XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña, momentu berean, kilima eta beldurra sentitzen du Kontzilioaren erabakiak edatzeko orduan.

Ta hau da liburu arrigarri honen beste aldea.

Paysan de la Garonne-ek, egillearen filosofiku izateari ez dagozkion gehiegikerietan erortzen delarik, zearo gaitziesten ditu, egiazko munduaren kristautze alegin hontan Kontzilio ondoreko Elizak bereganatu eta bere izpirituz kutsatu nai lituzken gaurko kulturaren ainbat agerkunde edo manifestazio.

Bere Teilhard de Chardin-i buruzko azterketa, gnosis pobre bat, sinpletasun aundienaren seme baiño ez da.

Bere Sikoanalisis eta fenomenologiaganako mexpretxua.

Bere esklusibismoa Santo Tomas eta egiaren sentidua ia absolutuki berdintzean, XIII-gn. gizaldiz honuntz historiak filosofiari osakizun xehe batzuk baiño eskeiñi ez balizkio bezela.

Liturjiaren erreforman gertatzen ari diren esajerazio batzuk erreforma honen balorea eta beharra ukatuko balituzteke bezela, edo teologilari batzuen nabermenkeriek egungo teologiaren gaitzestea bailira.

Nortzuk izan dire, ba, galdetzen du Congar-ek, Maritain-ek bere baietza eta ospea eskeintzen dizkion Kontzilioaren teologi lana aurrera eraman dutenak.

Maitatua eta errespetatua den laiko xahar baten egungo aldiari buruzko ikuspegi honek alderdiati agertzeko arriskua daukala iruditzen zait, gure aldiko bizitzaz esan gabe uzten duenagaitik.

Egitan, Maritain-en alarma deia ez dagoela erabat errealidadetik at.

Alabaiña ez dio ziñez erantzuten Elizaren gaurko egoerari, bere osotasun eta objetibutasunean.

Ez da arritzeko, Maritain-en izpirituari, jokabide sakon eta garbikoa izaki, zenbait minorien estremismoak beldurgarri iruditzea.

Baiña, gehiegikeri batzuk gertatu direlata, modernismoa aitatzea, eta egungo Eliza indarberritzen enpeiñatzen diren beste guztien alegiña ez ezagutzea, justizigabekeri eta estukeria da,
kristau militanteak eta apaizak desesperaziora amildutzeko aiñakoa, honelako epaia Maritain-en izena daukan gizon batengandik datorrenean
F. Biot.